EAEko hitzarmena egitea eskatu dute Carrefourren

Saltoki handietan egiten ari diren “eskubide murrizketak” salatzeko, Carrefourreko langileek ordubeteko protesta egin dute eguerdian, CCOO, UGT eta LAB sindikatuek deituta. EAE Euskal Autonomia Erkidegorako, hitzarmen propioa egitea eskatu dute. Patronalaren jarrera salatu dute: “Oraingoan ez da Raxoi, baizik eta patronala, ANGED (Banaketa enpresa handien elkartea). Langileok geureganatutako eskubideak kentzen dizkigun plataforma aurkeztu du. Estatuko hitzarmen horrek eskubideak murrizten ditu, lan baldintzen gizatasuna kenduz eta are gehiago okertzeko asmoarekin”. Hala, gogorarazi dute, “Berriro Madrildik soilik inposizioak eta eskubide urraketak” datozela, eta beharrezkoa dela hitzarmen propioaren alde borroka egitea. Hala, mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute. LABeko Iker Callaok, zergatia azaldu du:
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.