Azken entsegua Alabergan, kalderero desfilearen aurretik

Bihar aterako da Alabergako Arditurri auzo elkarteak antolatutako kaldereroen desfilea, eta aste guztian zehar prestatzen aritu ostean gaur emango dizkiote azken xehetasunak desfileari. Azken entsegua 19:30ean izango da auzo elkartean bertan. Herritar guztiei irekia da, eta auzo elkartetik animatzeko deia zabaldu dute. Jende berria behar dutela esan dute desfilea indartzeko. Auzo elkartearen arabera, 30 lagun inguru biltzen dira desfile horretan. Bihar, 19:30ean aterako dira auzo elkartetik, eta erdialdeko kaleak igaro ostean, Zumardian jarriko dute kanpaldia. Gero berriro buelta egingo dute auzo elkartera, eta han askaria egingo dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.