Korrika antolatzeko bilera egingo dute gaur Zuloaga Etxean

Aurtengo Korrika antolatzeko bilerak egiten hasi dira herriz herri. Gaur Hondarribian elkartuko dira, Zuloaga Etxean, 19:00etan. Antolatzaileek gogorarazi dute bilera irekia dela eta herritar denei deia luzatu diete, agertzeko: “Zure laguntza ere beharrezkoa da, zatoz bilerara, denon artean askoz errazagoa da, denon artean euskara aurrera eramango dugu. Zatoz zu ere korrika bilerara, edo zatoz bilerara korrika”. Besteak beste, euskararen aldeko lasterketak herrian egingo duen ibilbidea zehazten hasiko dira gaur.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.