Perfumerias Avenida indartsuak bisitatuko du bihar Hondartza

Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak Perfumerias Avenidaren kontra jokatuko du bihar, larunbatarekin, Hondartza kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Joan den asteburuan puntu bakar batez galdu zuten hondarribiarrek, eta Salamancakoen aurka ezustekoa ematen saiatuko dira. Salamancako Perfumerias Avenida taldea Emakumeen Ligako talde indartsuenetakoa da. Liga zalantza askorekin hasi zituen, baina zenbait aldaketa egin ditu eta nabarmen egin du hobera. Hala, duela bi jardunaldi ordurarte garaitezina zen Rivas liderra menderatu zuten, bere etxean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.