Tomas Garbizuko ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte otsailean

Tomas Garbizu musika eskolako ikasleek, hainbat emanaldi antolatu dituzte otsailerako. Lehenengoa astelehenean izango da: Santa Agedako kalejira. 19:00etatik aurrera herriko kaletan ibiliko dira txistu eta akordeoi ikasleak. Gainontzeko emanaldiak honakoak izango dira:
  • Ostegunzuri, hilaren 7a. Kalejira banakoen, akordeoi-joleen eta trikitilarien eskutik, 19:00etan Martizkonetik abiatuta.
  • Ostiralori, hilaren 8a. Sorginen menpeko zazpi zirikuen eta txistularien desfilea, 19:00etan.
  • Larunbatgorri, hilaren 9a. 11:00etan, Lesoinu zikloaren barneko kontzertu pedagogikoa, herri eskolan. 19:00etan, Trapujaleren XXV. emanaldia, Saldise plazan, koruaren laguntzarekin.
  • Asteartebeltz, hilaren 5a. 19:00etan, herio bidaia, bandako musikariekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.