%4,6 jaitsi da Pasaiako portuaren trafikoa 2012an

Pasaiako portuaPasaiako portuaren trafikoa jaitsi egin zen iaz berriz ere, %4,6. Denera, 3.101.570 tona merkantzia itsasoratu edo lehorreratu ziren portutik iaz, 2011ko 3.251.969en aurrean. Hala, 2011ko datuekin alderatuta, aldaketarik deigarriena ontzietara kargatutako gaietan izan zen, horien kopurua %12,2 (1.114.217 tona) jaitsi zelako iaz; lehorrera ekarritako gaiak, ordea, %0,4 hazi ziren. 2012an portuan gehien erabili zituzten merkantziak siderurgiarekin lotutakoak izan ziren, 1,13 milioi tona denera, portuaren trafiko osoaren %37,2; hala ere, 2011arekin alderatuta, %15,84 jaitsi zen iaz merkantzia hauen trafikoa. Autoen garraioak ere jaitsiera nabarmena izan zuen, 2011rekin konparatuta %21,31 egin zuelako behera zama horien trafikoak 2012an. Gora egin duten salgaiak, ordea, ikatza eta cok-a (+77,3) eta egurra (+32,5) izan dira. Txatarra gehien erabilitako merkantzien zerrendan hirugarren postuan dago, 342.725 tonarekin (-7,15). Iaz, 895 merkantzia ontzi sartu edo atera ziren Pasaiako portutik, 2011n baino 68 ontzi gutxiago. 2003an, esaterako, 1.727 ontzira iritsi zen kopuru hori.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.