Inauteriak hasi dira Telleri Alde ikastetxean

Atzo jarri zuen Inauterietako egitaraua Errenteria-Oreretako Telleri Alde ikastetxeak, eta datorren asteartera bitartean, hainbat ekintza prestatu dituzte: kaldereroak, desfilea, txokolate jatea… Atzo, zartagina eta mailua hartu eta kaldereroetako abestiak kantatzen ibili ziren. Egitaraua
  • Osteguna, hilak 7: Etxeko kaldereroak, 17:30ean, kaperan.
  • Ostirala hilak 8: Inauterietako bingo berezia, 17:30ean, jangela nagusian.
  • Astelehena, hilak 11: Inauterietako desfilea, 17:30ean, jangela nagusian.
  • Asteartea, hilak 12: Txokolate jatea, eta ondoren, sardinaren ehorzketa, 17:30etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.