Oiartzun, Gasteizko Aurrera baino gehiago

Emakumeen Bigarren Mailako Oiartzunek, partida polita eskaini zuen atzo arratsaldean Ugaldetxon. Defentsan akatsen bat izan arren, duten guztia erakutsi zuten oiartzuarrek eta partidaren hasieratik erasoari ekin zioten. Eraso saiakera horiek ez ziren markagailuan antzeman, nahiz eta irabazi, baina oiartzuarrak jaun eta jabe izan ziren. 2 gol sartu zituzten eta gasteiztarrek 1. Sailkapenean, taularen erdian daude, zazpigarren postuan (hamalau talde ari dira lehiatzen). 33 puntu dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.