OKEko neska gazteen futbola, irratian

OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neska gaztetxoen futbolaz ariko dira Oiartzun Irratian etzi. Kirolez blai! saioan, honako gonbidatuak izango ditu Joxe Migel Lopez esatariak: Enrike Lekuona Borrondi Haur Mailako entrenatzailea; Ane Kruz Kadete Mailako jokalaria; Maddi Uriarte Haur Mailako jokalaria eta Jone Olasagasti Gazte Mailako jokalaria. Saioa 13:15ean emango dute asteazkenean FM107an eta www.oiartzunirratia.org helbidean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.