Pasaiako Udaleko gobernu taldeak 2013ko aurrekontuen proposamenaren berri emango die pasaitarrei, barrutiz barruti egingo dituen batzarren bidez. Lehena gaur egingo dute, Antxon, 19:30ean Kultur Etxean. Udal kontu proposamena aldez aurretik esku artean izan nahi duenak horretarako aukera du,
Pasaiako Udalaren webgunean sartuta. Hurrengo bilerak honakoak dira:
- Bihar, asteartea, 19:30ean Donibaneko Arizabalon.
- Etzi, asteazkena, 19:30ean San Pedroko Udal Aretoan.
- Etzidamu, osteguna, 19:30ean Trintxerpeko alkateordetzan.