Iraia Oiartzabal antxotarra, Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketan

Iraia Oiartzabal moda diseinatzaile antxotarrak beste urrats bat egin nahi du bere ibilbidean. Hala, hilaren 7an Getxoko (Bizkaia) Artea merkataritza gunean egingo den Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onenaren lehiaketan parte hartuko du, beste hainbat diseinatzailerekin batera. Vedette izeneko bilduma aurkeztuko du antxotarrak. Hala, Interneten diseinatzaile bakoitzaren zirriborroei botoa emateko aukera badagoela jakinarazi dute antolatzaileek, hortaz, Oiartzabalek eskatu du haren alde egiteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.