
Lagun eta senideekin ospatu zuen urtebetetzea
Joan den igandean 100 urte bete zituen Isabel Urteaga hondarribitarrak. Irungo Anaka auzoan dagoen CASER egoitzan bizi da emakumea eta senideen eta lagunen bisita izan zuen han. Haiekin batera dastatu ahal izan zuen egun hain biribilerako propio prestaturiko pastela. Hondarribiko Udaletik ere joan zitzaizkion Urteagari, zorionak esateko. Aitor Kerejeta alkatea eta Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia joan ziren Irunera eta lore sorta bat oparitu zioten herrikide guztien izenean.