Maketak edo abestiak grabatzeko aukera, Altzibarko Gaztelekun

Altzibar auzoan dagoen Gazteleku lokalean, musikariek euren maketak edota abestiak grabatzeko aukera dutela jakinarazi dute bertako kideek. “Hasi berriak diren taldeentzat maketak izan litezke, kantautoreenak… Edozein musikari hurbil daiteke hona, eta abesti solteak ere grabatu ahal izango dira”, zehaztu dute. AKE (Agerrealde Kultur Elkartea) Bunker Rekords jarri diote izena zigilu berriari, eta bertan grabatzen dutenek ez dute prezio finkorik ordaindu beharko: “Kontuan hartu behar dugu zein den egoera, eta borondatea eman ahal izango dute gurekin grabatzera animatzen direnek”. Norbaitek interesa badu, Gaztelekuko kideekin jarri behar du harremanetan, Facebook bidez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.