Mikel Erentxunek kontzertua emango du Irun Zuzenean programaren barruan

Mikel Erentxun musikaria

Mikel Erentxun musikaria

Men of Rock musika elkarteak eta Irun Zuzenean programak Mikel Erentxun abeslari donostiarraren kontzertua antolatu dute martxoaren 9rako. En privado da Erentxunen azken diskoaren izena eta hori hedatzeko biraren barruan geldialdia egingo du donostiarrak Irunen. Joseba Irazoki abeslaria ariko da Erentxunen aurretik agertokian. Emanaldia Amaia KZn izango da, 20:00etan hasita. Sarrerak Kutxaren bidez lor daitezke. Irun Zuzenean ekimenak hainbat kontzertu antolatu ditu 2012. urtetik, Ficoban, Amaian, edota Cafe Irunen. Musika eskaintza aberasteko asmoarekin, atzerriko eta inguruko musikariak Irunera ekartzeaz gain, bertako musikariei agertokian egoteko aukera ematea dira ekimenaren helburu nagusiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.