Ricardo Peña Pasaiako Portu Agintaritzako presidente berria izango da

Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseilua gaur zen izendatzekotan Ricardo Peña Pasaiako Portu Agintaritzako presidente berri, besteak beste, gai hori zutelako mahaiaren gainean. Behin izendapena onartu ondoren, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute jakinarazpena. Ricardo Peña Quintelak ordezkatuko du, beraz, Lucio Hernando. Esarbe SA enpresako kudeatzailea da egun Peña, eta 1991tik 2003ra Zumaiako alkate izan zen, EAJkoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.