
Igande goizean izango da desfilea
Igandean egingo dute inauterietako desfilea, 10:30etik hasita. Arma Plazatik aterako dira karrozak eta handik Portura jaitsiko dira.
Sari banaketa, bestalde, astelehenean izango da, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Inauterietako sari banaketez gain, Gabonetako erakuslehio lehiaketako sariak ere banatuko dituzte.