Mikromezuen eta kartelen lehiaketa martxan da dagoeneko

Mikromezu eta Kartel Lehiaketaren bosgarren ekitaldi bat antolatu du Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB). Kontsumoa krisi garaian da aurtengo leloa, eta martxoaren 5eko Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez antolatu dute txapelketa. Hala, bi modalitate izango dira. Batetik, mikromezuen gaineko txapelketa DBHko ikasleei zuzenduta dago. 30 hitz baino guxtiagoko mezua idatzi beharko dute ikasleek, inongo laguntza grafikorik gabe. Euskaraz eta gazteleraz parte har dezakete lehiaketan, eta bulegoaren helbide elektronikora bidali beharko dute, martxoaren 5a baino lehen. Hizkuntza bakoitzean irabazle bat aukeratuko du epaimahaiak. Kartelen atala bestalde, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei bideratuta dago. Mrrazkiak formatu bertikalean (60x40zm) ekoiztu beharko dituzte eta argazki bat erabili ahal izango dute euskarri gisa. Lanak martxoaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira, HAZen. Horiek horrela, mikromezuen irabazleek ordenagailu mugikor txiki bana jasoko dituzte, eta kartelen irabazleak aldiz, Xbox 360 Kinect bat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.