Munduko jakiak probatzeko aukera izango da Errenteriako Gaztelu ostatuan

SOS Arrazakeriak eta Gaztelu ostatuak ekimen berri bat jarri dute martxan, eta horren bidez, munduko hainbat jaki probatzeko aukera izango da Gaztelun bertan. Plater horiek munduko bost txokotako sukaldariek prestatuko dituzte, eta bakoitzak bere herrialdean ohikoa den menua prestatuko du: Senegal (Ouli eta Modou), Maroko (Said eta Rachid), Pakistan (Ayaz), Nepal (Til) eta Mexiko (Palomo). Era berean, jaten hasi aurretik, aukeratutako herrialdeari buruzko solasaldia egingo dute. Asmoa da askotariko jatorritako pertsonen arteko harremana sustatzea, “hesiak, aurreiritziak eta estereotipoak hausteko aukera eskaintzea”. Ostegunetan izango da ekimena, afaria, eta hilaren 21ean hasiko da. Ostiralean ekimenaren xehetasun gehiago emango dituzte SOS Arrazakeriako kideek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.