400dik gora euro bildu dituzte Sahararen aldeko elkartasun egunean

Errenteriako gazte sozialistek Sahararen aldeko elkartasun eguna antolatu zuten joan den asteburuan, eta bi egunetan 407,72 euro eta Gipuzkoako Elikagaien Bankurako 754 elikagai poltsa bildu zituzten. Horrez gain, Reina aretoan Sahararen egoerari buruzko bi hitzaldi eman zituzten, eta parte hartzea “ona” izan zela esan du PSE-EEk, batez ere jende gaztearen artean. Azkenik, Saharako te sorta baten zozketa egin zuten, eta 857 izan zen tokatu zen zenbakia. Harremanetan jartzeko honako helbidera idatzi behar da: jseerrenteria[a bildua]gmail.com.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.