Donibanera iritsi da 'Titanic'

Donibaneko Aiton-Amunen Aterpeko kideek Inauteriekin bat egin dute. Ez edonola gainera: herrira Titanic ontzia ekarri dute, eta horren inguruan hainbat ekimen egingo dituzte gaur eta bihar. Larunbateko ekimenen prezioa bost eurokoa da (afaria ez dago horren barruan). Honakoa da egitaraua: Gaur (ostirala)
  • 11:00etan, Titanic berria uretaratuko dute. Amabitxia Eli izango da.
  • 12:30ean, luntxa pintxoekin eta musika.
  • 18:00etan, Joxe Sagarzazu Xurdo-k utzitako ontzigintza objektuekin prestatu den erakusketa zabalduko dute.
Bihar (larunbata)
  • 11:00etan, plazatik irtengo dira bidaiariak Southampton kairantz. Bide guztian zehar bidaiariak bilduko dituzte.
  • 12:30ean, New York-era joateko txartelen salmenta, eta ontziratzea.
  • 13:30ean, itsasontzia abiatuko da, eta bazkarirako taberna zabalduko dute.
  • 15:30ean, joko aretoa eta dantza aretoa zabalduko dituzte.
  • 16:00etan, herriko poker txapelketa. Alkartetxean ikasi duten arrakero handiek parte hartuko dute.
  • 18:00etan, Titanic-en hondoratzea.
  • 19:00etan, onik atera diren bidaiariak salbamentu txalupetan plazara eramango dituzte.
  • 19:30ean, hondoratzean itsasoan galdu direnen omenezko ekitaldia, lore eskaintzarekin.
  • 22:00etan, Titanic berriz ere flotaraziko dute, eta hori ospatzeko, pizzekin afaria egingo dute, eta ondoren Inauteri festa goizaldera arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.