Mendaurren inguruan ibiliko da Itsastarrak hilaren 17an

Itsastarrak Mendi Taldea

Itsastarrak-en aurreko irteera bat

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak Bortzirietako (Nafarroa) Mendaur mendi ingurutik bira egingo du hilaren 17an (igandea). Hala, Besteak beste, Mendaurko Mendieder eta Ekaitza gainak igoko dituzte. 07:15ean aterako dira autobusean Nafarroara Trintxerpeko Hospitalillotik, Igantziko Bentetara, eta handik Arantza aldera joango dira, mendiak igotzen hasteko. Ekaitza mendian Itsastarrak-eko kide Leonardo Segadek jarritako buzoia dago (hil egin zen). Itsastarrak-en urteko bigarren irteera izango da, eta sei bat orduko bidea egingo dute. Informazio gehiago nahi dutenek honako telefono zenbakietara deitu behar dute: 943 39 07 26, 943 39 60 55 edo 943 39 60 29. Gainera, Itsastarrak-ek jakinarazi du raketekin egin beharreko irteera martxoaren 2an eta 3an egingo dutela Formigalera, eta Sallent de Gallego herrian (Huesca, Espainia) hartuko dutela ostatua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.