N-121A itxiko dute asteazkenean, gauez, Intxaurreta eta Gurutze artean lanak egiteko
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko artapen-lanak egin behar ditu N-121A errepideko instalazioetan, Intxaurreta tunel inguruan. Tunel barruan daude instalazio horietako batzuk eta artapen-lanak egin ahal izateko beharrezkoa da errepide horretako zati batean zirkulazioa erabat etetea. Aurreikusitako lanak egin ahal izateko N-121A errepidea erabat itxiko dute N-121-A-69 (Intxaurreta lotunea) eta N-121-A-73 (Gurutze lotunea) lotuneen artean. Mozketa gauez egingo da, otsailaren 13ko 22:00etatik otsailaren 14ko 06:00etara. Goizeko 06:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu, eta N-121A errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.
Instalazioen artapen-lanen barne egongo da instalazio elektrikoa aztertzea eta tuneleko zirkulazioa kudeatzeko instalazio-sistema aztertzea (hesiak, gurutze-geziak, etab.).
Ordezko bide gisa, GI-3455, Bidasoa ibarreko errepide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Intxaurreta eta Gurutze lotuneen artean.