Pasaiako Bilduren aurrekontuei "doitasun falta" egotzi die PSEk

Pasaiako Bilduren aurrekontuei “doitasun falta” eta “helburu politikorik” ez izatea egotzita, osoko zuzenketa aurkeztu die PSE-EEk. Osoko zuzenketarekin batera, zazpi zuzenketa partzial aurkeztu zituen atzo udal erregistroan Izaskun Gomez alderdi sozialistako bozeramaileak: “Besteak beste, kaleratzeei aurre egiteko diru zatia onartzeko,eta lana sustatu eta sortzeko diru zatia handitzea proposatzen dugu zuzenketa horietan”. Horretarako 90.000 euroko diru zatia onartzeko proposatu du PSE-EEk. Diru sarreren gaineko atalean “zuhurtasun falta” dagoela salatu du halaber talde sozialistak, ” soberakinak, diru sarrera gisa azaldu dituelako Bilduk aurrekontuan, hura itxi aurretik”. Udalak kreditua eskatzeko aurrekontuan egin duen proposamenarekin ere ez dator bat alderdi sozialista, “udalaren zorra areagotu baino ez duelako egingo”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.