Zintzilik Irratiaren aldeko festa egingo dute hilaren 23an Mogambon

Hamabi orduz Zintzilik Irratiaren alde festan ibiliko dira hilaren 23an Trintxerpeko Mogambo aretoan. Musika, antzerkia, afaria… denetarik izango da irrati librearen alde. Sarrerak 5 euro balio dute. Musikari dagokionez, hiru talde igoko dira lehenik taula gainera: Kasernarat, Incognita eta Ixuriak. Ondoren, bi DJen txanda izango da: DJ Kx et DJ Love Boat. Horrez gain, bi antzezlan ere emango dituzte: No estoy para nadie eta Sobrevivir en un vaso. Egitaraua
  • 18:00: Sarrera.
  • 18:30: Antzerkiak: No estoy para nadie (J.B Pedradas) eta Sobrevivir en un vaso (Teatro que madura konpainia).
  • 21:00: Afari mundiala %100 begetariana.
  • 22:30: Kontzertua: Kasernarat, Incognita eta Ixuriak. Ondoren, DJ Kx eta DJ Love Boat goizeko seiak arte.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.