Oiartzungo udaletxera iritsi da presoen aldeko oihua

EH Bilduk urtarrilaren bukaeran adierazi zuen, erakundeetara eramango zuela presoen aldeko aldarria. Herriko Bilduk jakinarazi duenez, Oiartzungo udaletxera ere iritsi da oihu hori: “Aurrerantzean, udal ekitaldi publikoetan, Bilduko hautetsiek euren egingo dute Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira aldarrikapena”. Iturri berak zehaztu duenez, Alkatetzako eta pleno aretoko sarreretan ere aldarrikapen bera irakur daiteke dagoeneko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.