Zarautz, Usurbil eta Villabonara irteera antolatu du Lezoko Udalak

Lezoko Udalak irteera antolatu du etzidamurako, larunbata, Zarautz, Usurbil eta Villabonara. Zarauzko zabortegia bisitatuko dute lehenik eta ondoren, Usurbilera joango dira atez ateko gaikako bilketa sistema ezagutzera. Villabonan amaituko dute irteera, Gipuzkoako Zero Zabor taldeak antolatu duen agerraldian parte hartzeko. Irteera horretan parte hartu nahi duten herritarrek udaleko erregistrora deitu beharko dute. Irteera doakoa da eta autobusa 9:00etan irtengo da Kiosko Herrero ingurutik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.