Odol emaile berriak behar direla gogorarazi dute

Oiartzunen, odol erauzketa saioa egingo dute asteartean. Bi hilabetero izaten da elkartasun keinua egiteko aukera herrian, eta otsaileko saioa hilaren 19an izango da, astearte honetan. Ohi bezala, 18:00etatik 20:00etara jarri dute hitzordua (edo bukatu arte), anbulatorioan. Gipuzkoako Odol Emaileen Oiartzungo ordezkaritzatik gogorarazi dute, odol emaile berriak behar direla. Era berean, abenduko odol erauzketako datuak jakinarazi dituzte. Abenduan 62 pertsonek eman zuten odola, eta horietako bi emaile berriak ziren. Odol motei dagokienez, hauek izan ziren emaile kopuruak:
  • O + …………………………………………………………………          28
  • O – …………………………………………………………………           11
  • A + …………………………………………………………………           17
  • A –  …………………………………………………………………            3
  • B +  ………………………………………………………………..              2
  • AB+…………………………………………………………………            1
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.