Bateletan, Hibaikaren eta San Pedroren bina garaipen Donibanen
Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia jokatu zuten atzo (igandea) Donibanen, San Juan taldeak antolatua. Bertan, sei estropadetatik, lau garaipen gelditu ziren Oarsoaldean: Hibaikak nesken Haur-Kadete Mailan nahiz nesken seniorretan lortu zituen garaipenak, eta San Pedrok, berriz, mutilen haurretan eta Senior Mailan. Oriok irabazi zuen mutilen kadeteetan eta Tolosaldeak mutilen Gazte Mailan. Ligako hurrengo jardunaldia hilaren 24an izango da, Zarautzen.