Hondarribiko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Eskubaloiko Euskal Ligan ari den La Bacaladera Hondarribiak garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Escolapiosen aurka (27-23), 18. jardunaldiari zegokion partidan. Garaipenak, hamargarren postua lortzeko borrokan jarraitzeko aukera ematen dio, aurretik dituen bi taldeek ere garaipena lortu baitzuten. Futboleko eta saskibaloiko taldeek, aldiz, etxean galdu zuten eta haien egoera sailkapenean okertu da. Futboleko Ohorezko Mailan, Hondarribiak etxean galdu zuen Beriorekin, epailea protagonista izan zuen partida batean. Zazpigarren jarraitzen dute, baina seigarrenak, Bergarak, zazpi puntuko tartea ireki du dagoeneko. Eta saskibaloian are eta ilunago jarri zaizkio gauzak Hondarribia-Iruni, Hondartzan Uni Gironarekin izandako porrotaren ostean. Sailkapeneko azkenak, Bembibrek, ligako hirugarren garaipena lortu du eta jaitsiera postua bi partidara dute orain Anne Peñaren neskek. Lau partida falta dira liga amaitzeko eta datorren asteburuan Bembibreren kiroldegian jokatu beharko dute hondarribitarrek. Irabazita, datorren urtean maila gorenean jokatuko du Hondarribia-Irunek.

FUTBOLA

Erregional Ohorezko Maila
  • Hondarribia-Berio  0-1
Gazteen Ohorezko Maila
  • Hondarribia-Santo Tomas Lizeoa  5-1
Kadeteen Ohorezko Maila
  • Añorga-Hondarribia  1-3
Kadete Maila. Kopa
  • Behobia-Hondarribia B  1-0
Haurren Maila. Txapeldunen fasea
  • Martutene-Hondarribia  5-4
Haurren Maila. Kopa Txiki
  • Mariño-Hondarribia B  5-0

SASKIBALOIA

Emakumeen Liga
  • Hondarribia Irun-SPAR Uni Girona  42-49
Gazteen Errendimendu Maila
  • Aluminio Aleman Goierri-Hondarribia Easo  61-14
Kadeteen Errendimendu Maila
  • Carnicas San Marcial-Easo Orbela  78-24
Haurren Errendimendu Maila. 1. taldea
  • Easo 99 Pagoa-Hondarribia-Irun  67-16
Haurren Partaidetza Txiki. 4. taldea
  • Easo 00 San Patricio-Hondarribia-Irun  34-53

ESKUBALOIA

Euskal Liga
  • La Bacaladera Hondarribia-Escolapios  27-23
Gazte Maila. Federazio Txapelketa
  • Beristain Banaketak Elgoibar-La Bacaladera Hondarribia  31-21
Kadete Maila. Foru Aldundiko Torneoa
  • La Bacaladera Hondarribia-Hotel Txarriduna Elgoibar  29-37

XAKEA

Lurraldeko Preferente Maila
  • Hondarribia Marlaxka A-Mundarro A  2-2
Lurraldeko Lehen Maila
  • Hondarribia Marlaxka B-Arrasate Arlutz C  2-2
Lurraldeko Bigarren Maila
  • Gros G-Hondarribia Marlaxka C  3,5-0,5
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.