Korrikaren aldeko jaia egingo dute larunbatean

Martxoaren 23tik 24rako gauean sartuko da Korrika Oarsoaldean, baina motorrak berotzen hasteko, hilabete aurretik, hilaren 23an (larunbat honetan), Korrikaren aldeko jaia egingo dute Errenteria-Oreretan. Musika eta animazioa ez dira faltako egun osoan zehar, baina hortik aparte, hala nola, Korrikaren barruko Gipuzkoako Mus Txapelketako finala jokatuko dute Landaren. Egitaraua
  • 11:00: Lekukoa bilatzeko ginkana, Foru plazan.
  • Ondoren: Oarsoaldeko partaideek otordu batez gozatzeko aukera izango dute.
  • 16:00: Gipuzkoako Korrika II. Mus Txapelketa (Oarsoaldeko kanporaketa), Landare tabernan.
  • 16:00: Murala margotzea, Korrika 18ko irudiekin.
  • 17:00: Muxiko tailer irekia, Foru plazan.
  • Egun osoan zehar: Korrikako materiala, musika, animazioa, jolasak… Foru plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.