OKEko bi talde nagusien balantzea egingo dute Oiartzun Irratian

Etzi, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan, OKE Oiartzun Kirol Elkarteko goi mailako bi taldeen ligaz ariko dira. Batetik, Joxe Migel Lopez esatariak zehaztu duenez, “Ohorezko Erregionaleko taldearen denboraldi bikaina” errepasatuko dute; eta bestetik, “nesken Bigarren Mailako taldearen balantzea”  egingo dute. Saioa ohi bezala, 13:15ean emango dute FM107an eta www.oiartzunirratia.org webgunean. 20:30ean errepikatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.