Esku pilotako gazteen eta kadeteen garaipenak, eta haurren porrota

Esku pilotan aritzen diren Hondarribiko Pilota Eskolako hiru taldeetatik bik garaipena lortu zuten joan den asteburuan. Kadeteen 2. Mailako bikoteak 14-22 nagusitu zen Bergaran, Udaberri txapelketaren barruan. Lehiaketa berean baina gazteen mailan, esku pilotako Hondarribiko bikoa garaile irten zen etxeko Jostaldin ostiralean jokatutako partidan; 22-11 irabazi zieten Euskal Giroa taldeko ordezkariei. Porrot bakarra haurren mailan izan zuten herriko pilotariek. Etxean galdu zuten, Lapke 1en kontra (1-18).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.