Pasai Donibane-Koxtaperen batzarra, igandean

Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkarteko bazkideak batzarrera deitu dituzte igandean, elizako zineman. 10:30erako egin dute lehen deialdia, eta 11:00etarako bigarrena. Ondoko gaiak jorratuko dituzte:
  • Aurreko akten irakurketa eta onartzea.
  • 2012ko balantzea eta memoria.
  • Kirol balantzea eta sasoi berrirako asmoak.
  • Donibane 2005en egoera.
  • Egoitza berriaren egoera.
  • Galderak eta iradokizunak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.