Oiarpeko pilotariak, Doneztebeko finalean

Larunbatean, Oiarpeko hiru pilotarik Doneztebeko Txapelketako (Nafarroa) finala jokatuko dute. Andoni Ugalde eta Iñigo Ugalde oiartzuarrek, Ander Imaz oiartzuarraren eta Goikolea amurriotarraren kontra jokatuko dute, 16:30ean hasi eta hirugarren partidan. Igandean, berriz, Euskal Herriko Txapelketako bi finalerdi izango dira Madalensoro pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Lehenengo partida, Gazte Mailakoa izango da banaka. Andoni Ugalde, joaneko 22-17ko emaitzari buelta ematen ahaleginduko da, finalera pasatu ahal izateko. Bigarren partida, 22 urtez azpikoena izango da. Bertan, Iñigo Ugaldek Guaritsi amurriotarraren kontra jokatuko du. Joanekoan 22-17 irabazi zuen Ugaldek, eta hori mantentzen saiatuko da itzulikoan. Bi partida “polit eta ikusgarri” izango direla jakinarazi dute Oiarpeko kideek. Hala, jendeari gerturatzeko gonbita egin diote.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.