Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea ireki dute Oiartzunen

Udalak jakinarazi du ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekita dagoela, apirilaren 20a arte. Udalak gogorarazi duenez, “euren kontu korrontearen zenbakia helbideratua ez dutenek, udaletxeko kontu-hartzailetzara joan behar dute ordainketa egitera”. Helbideratuta daukatenei, berriz, martxoaren 20an kobratuko diete tasa. Ordainketa uraren eta estolderiaren tasaren urteko lehendabiziko lauhilekoari dagokio.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.