Elurterako protokoloa ezarri du Errenteriako Udalak

Astebururako elurte eta izotzaldi arriskua dagoela eta, Errenteriako Udalak horren aurrean udal zerbitzuen protokoloa ezarri du. Horretarako honako neurriak aurreikusi dituzte:
  • Kamioiekin herriko errepideetan zehar gatza botatzea, bereziki zonalde aldapatsuetan.
  • Zubi, pasabide eta igogailuen atarietan gatza botatzea, batez ere Iztietan.
  • Herriko auzo elkarteen lokal bakoitzean hamar gatz zaku uztea, auzotarrek beharren arabera erabil ditzaten. Perurena eta Zamalbide auzoetan kalean utziko dituzte zakuak.
  • FCCren kamioia eta udaleko hondeamakina mistoa, behar balitz, etenik gabe ariko dira errepideetako elurra kentzen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.