Atletismoa eta eskubaloia izango dituzte hizpide 'Kirolez blai!'-n

Aste honetako Kirolez blai! saioan atletismoaz eta eskubaloiaz ariko da Joxe Migel Lopez gonbidatuekin. Maitane Azpeitia izango da horietako bat: oiartzuarra eta etorkizun handiko atleta da. Gaur egun Bartzelonan (Herrialde Katalanak) bizi da. Bigarrena, Reyes Karrere izango da: Bera Bera eskubaloiko nesken entrenatzailea. Igande honetan kopako txapeldunak izan dira, Gran Canaria taldeari 25-24 irabazi ondoren. Irailean Superkopa ere irabazi zuten. Saioa 13:00etan emango dute etzi Oiartzun Irratian eta www.oiartzunirratia.org webgunean. Ohi bezala, 20:30ean errepikatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.