Euskal Herriko Pala Txapelketa, asteburuko emaitzak

Asteburuan, Euskal Herriko Pala Txapelketako beste hamar partida jokatu dituzte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, denetariko partidak izan dira: ” Batzuk orekatuak eta partida onak, eta besteak emozio gabekoak eta kaskarrak”. Aurrenekoen artean larunbatean jokatutako hauek nabarmendu dituzte: “2. mailako Martinez-Berho 25 eta Leunda-Leunda 21, eta Zapirain-Martinez 25 eta Vicente-Kortajarena 24; Katalintxo – Izoztegi 25 eta Urreisti-Iraeta 23, eta Lehen Mailako Berasategi-Aierdi 25 eta Txoperena-Ormaetxea 21”. Atzo jokatu zituztenen artean, aipatzekoenak Hirugarren Mailan jokatutakoak dira, antolatzaileen hitzetan: “Insausti-Santamaria 25 eta Iparragirre-Saenz 20; eta Legarreta-Legarreta 25 eta Egialde-Etxarri 23. Oreka gutxikoak, berriz, honakoak izan ziren: “2. mailako Loidi eta Urdanpileta 25, Goñi-Berro 10; Ormazabal-Goiburuk 25, Perez-Galdosek 14 eta Salaberria-Hitak 25 Murua-Olaizolak 16. Lehengo Mailan berriz; Antxordoki-Telletxea 25, Kerejeta-Gurrutxaga 15”. Datorren asteburuan beste hamar partida izango dira Madalensoron.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.