Hendaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Hendaiako eskubaloiko hiru talde nagusiek garaipenak lortu dituzte asteburuan. Eskualdeaurreko mailako mutilek partida itzela jokatu zuten Ziberoren aurka (24-39) eta sailkapeneko bigarren tokiraino igo dira, Espoirs Lonsois taldearen porrotaren ondoren. Neskek Bosdarros menderatu zuten etxean eta 18 urtez azpiko mutilek, Oloron taldea. Errugbian, Stadek puntu bategatik irabazi zuen Arcachonen (27-28) —bigarren taldeak ere irabazi zuen, 12-17—, eta futbol taldeak, Eglantinsek, Eysinesekin berdindu zuen, Bixente Lizarazu zelaian.

FUTBOLA

Akitaniako Ohor. Promozioa
  • Hendaiako Eglantins-Eysines  1-1
U19. Lehen Maila
  • Hendaiako Eglantins-Exempt (emaitzaren zain)
U15. Bigarren Maila
  • Hendaia-Esman  3-0

ESKUBALOIA

Akitan. Eskualdeaurrekoa
  • Zibero-Stade Hendayais  24-39
Emakumeen Excellence Liga
  • Stade Hendayais-Bosdarros  13-9
-18G Ohorezko Maila. 2. fasea
  • Stade Hendayais-HBC Oloron  31-19

ERRUGBIA

Frantziako 2. Maila DF
  • RCBA-Stade Hendayais  27-28
Gazteen Maila. 
  • Urruña-Stade Hendayais  17-5
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.