Krisiari buruz hausnartuko dute etzi Oiartzunen

Oiartzun Azmarrin taldeak antolatuta, krisiari buruzko solasaldia izango da asteazkenean herrian. Antolatu nahi dituzten hausnarketarako topaketen lehena izango da. 19:30ean jarri dute hitzordua, Manuel Lekuona Bibliotekan, Krisia: kasualitatea? izenburupean. La Doctrina del Shock dokumentalaren laburpena emango dute, eta gero Xabi Anza eta Manu Robles Arangiz fundazioko kideek azalpenak emango dituzte. Ondoren, solasaldi irekia izango da. Honako galderen gainean egingo dute dute hausnarketa: Nola iritsi gara egungo egoerara? Nork eragin du? Kapitalismoaren bilakaeraren errepasoa egingo dute. Herritarrei animatzeko deia egin diete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.