Inork nahi ez zuena gertatu zen larunbatean, Emakumeen Ligako hamazazpigarren jardunaldian. Hondarribia-Irunek Leongo Bembibre taldearen aurka, sailkapeneko azkenaren etxean galdu zuen (66-56) eta jaitsiera postutik partida bakarrera jarri da. Bembibrek azken bi lehiak irabazi ditu eta denboraldiaren hasieratik egon den zulotik ateratzea lortu du. Oraindik azkenak dira, baina bizirik daude. Larunbateko partida galduta, bigarren mailako taldea lirateke leondarrak, baina partidaz gain, mailari eusteko aukera asko irabazi zituzten Hondarribia_irunen kontra, oraindik ere okerren duen taldea Bembibre bada ere.
Hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen liga erregularra amaitzeko eta hiru talderen artean erabakiko da zeinen ez duen Emakumeen Ligan jarraituko: Hondarribia-Irun, Bembibre eta Conquero. Sailkapenean Conquero agertzen da azkena, baina jokatzeko bi partida falta dituelako da —galdutako partidagatik puntu bat lortzen da—. Hondarribia-Irun taldeari hiru artida falta zaizkio liga bukatzeko, eta horietako bat behintzt irabnazi beharko luke. Denboraldiko azkena liderraren aurka dela kontuan izanda, aste honetan etxean jokatuko dutena irabaztea komeni zaie. Laugarren postuan dagoen Cadiren kontra jokatuko dute hondarribitarrek, larunbatean 19:00etan.
Sailkapena
- 5.- UNB Obenasa. 23 puntu. 15 jokatuta.
- 6. Beroil Ciudad de Burgos. 23 puntu. 16 jokatuta.
- 7. Gran Canaria 2014. 23 puntu. 16 jokatuta.
- 8. Tintos de Toro Caja Rural. 23 puntu. 17 jokatuta.
- 9. Hondarribia-Irun. 22 puntu. 17 jokatuta.
- 10. Bembibre PDM. 21 puntu. 17 jokatuta.
- 11. Toyota Recreativo Conquero. 20 puntu. 15 jokatuta.