
Emekik iaz prestaturiko erakusketaren irudi bat
Hondarribiko Emeki emakume elkarteak ikasturtean orain arte antolatutako ikastaroetan egindako lanak erakutsiko ditu martxoaren 3tik 10era, San Pedro kaleko 43. zenbakian. Arratsaldez bisitatzeko aukera izango da.
Ekitaldia, martxoaren 8aren inguruan Emekik antolatuko dituen ekitaldi sortaren barruan dago. Ostegunean emango dute egitarauaren berri, goizerako deitu duten prentsaurrean.