Euskadiko Slalom Kopako lehen proban nagusitu dira irundarrak

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur bizietako taldeak lehen postua lortu zuen Bergaran hilaren 16an egin zen Euskadiko Slalom Kopako lehen proban. Hasiera batean Pauen (Okzitania) zen egitekoa, baina azkenean Bergaran egitea erabaki zuten. 

Irundarren dominak Euskadiko Kopan

Urrezko dominak:

  • Mutilak: Hasier Rodrigez gazteen K1ean, Aritz Dorronsoro kadeteen K1ean, Juanjo Olazabal beteranoen K1ean, Jokin Sanchez 23z azpiko C1ean, Imanol Esteban kadeteen C1ean, Aitor Iribarren/Mikel Ormazabal helduen C2an eta Hasier Rodriguez/Jokin Sanchez gazteen C2an.
  • Neskak: Edurne Gomez Helduen K1ean eta Klara Olazabal Gazteen C1ean.

Zilarrezko dominak:

  • Mutilak: Xuban Portos 23z azpiko K1ean, Mikel Altuna gazteen K1ean, Jon Iribarren kadeteen K1ean, Mikel Ormazabal 23z azpiko C1ean eta Imanol Esteban/Aritz Dorronsoro gazteen C2an.
  • Neskak: Edurne Gomez gazteen C1ean.

Brontzezko dominak:

  • Mutilak: Ignacio Gonzalez Helduen Mailako K1ean, Osler Martinez 23z azpiko C1ean,
  • Neskak: Paula Grijalba helduen K1ean, Klara Olazabal Kadeteen K1ean eta Garazi Estonba gazteen C1ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.