'Izarren argia' filma, solasaldirako gai Lezon

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira —martxoaren 8an da—, Gaxuxa Emakume Taldeak bideoforuma antolatu du martxoaren 1erako (ostiralerako). 18:00etatik aurrera, Mikel Rueda zuzendariaren Izarren argia ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean, eta ondoren lanaren gaineko solasaldia izango da. Urtero antolatzen ditu Gaxuxak martxoaren 8aren gaineko ekimenak, eta aurten, ohiko argazki erakusketa bertan behera gelditu bada ere, bideoforuma berritasuna da. Hara joateko sarrerak erosi behar dira, bi euroan, Dorronsoro, Goxo eta Taloka gozodendetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.