Lau egun falta dira Arraztaloren kanpaina bukatzeko

Arraztalo elkartea, duela aste batzuk sartu zen traktorea lortzeko kanpainaren bigarren fasean. Orain, lau egun falta dira kanpaina hori bukatzeko (ostiralean bukatzen da), eta azken bultzada emateko eskatu diete herritarrei. Lehen fasean, gutxienekoa lortu zuten: 6.000 euro. Horregatik, eskerrak eman dizkiete laguntzaile guztiei. Bigarren fasean, 9.00 euro lortzea da helburua, eta hori “hobezina” litzateke Arraztalorentzat. Ekarpena egiteko gogoa dutenek, hainbat  bi bide dituzte horretarako. Goteo plataformaren bidez; edota diru-sarrera honako kontu korronteetan eginda Kutxa: 2101 0060 05 0 012672317 edo LaCaixa: 2100 4481 08 0200088473 (izena eta kontakturako telefono zenbakia jarri behar dira).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.