Juan Luis Silanesek zinegotzi kargua hartuko du bihar, Berrotaranen ordez

Juan Luis Silanes jeltzaleak zinegotzi kargua hartuko du bihar, ostegunarekin, 19:30etik aurrera udaletxeko areto nagusian ospatuko den hileko ohiko osoko bilkuran. Iazko abenduaren 17an hil zen Gregorio Berrotaranen lekua hartuko du Silanesek. Gai gutxiko bilkura izango da biharkoa. Besteren artean, Sustraia taldeko boluntarioek berreskuratu zuten Mariñel ontzia Arma Plaza Fundazioaren esku geratzea aztertuko dute, mantenua egin dezan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.