Sahararen aldeko kartela jarri dute udaletxean

Sahara askatuErrenteriako Bozeramaileen Batzordeak Saharako herriari atxikimendua agertu dio, eta hori gaur udaletxean jarri duten kartelaren bidez adierazi du, Sahara askatu lelopean. Kartela gaurko datarekin jartzeak badu arrazoia. Izan ere, otsailaren 27a Saharako Errepublika Arabiarraren aldarrikapenaren 37. urtemuga da. Era berean, “duela hainbat hamarkadatik Saharako herriaren eta Euskal Herriaren artean dagoen elkartasuna are gehiago sendotzeko keinua” dela esan du. “Elkartasun begirune eta eskubideen oinarrietan eraikita sendotu izan da; izan ere, pertsona guztiek eskubidea baitute bere etorkizuna libre eta loturarik gabe aukeratzeko”, gaineratu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.