Oiartzungo Emakume Taldeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, martxoaren 8aren harira

Oiartzungo Emakume Taldeek, hainbat ekimen prest dituzte martxoaren 8aren bueltarako, igande honetatik hasita. Hauxe da antolatu dute egitaraua:
  • Etzidamu, igandea: 09:00etan plazan gelditu dira, elkarrekin lilatoira joateko.
  • Astelehenetik, martxoaren 4tik, martxoaren 15era: emakumeek egindako artelanak ikusi ahal izango dira, Manuel Lekuona Bibliotekan.
  • Martxoak 8, ostirala: 17:30ean, Emakumeak plazara! elkarretaratzea, Doneztebe plazan. Bertsolariak eta bestelako animazioak izango dira. Gero, 19:30ak aldera, Errenteria-Orereta abiatuko dira, eskualdeko manifestaziora joango dira.
  • Martxoak 9, larunbata: 13:00etan, emakumeen poteoa Makutxo tabernatik. 14:00etan, bazkaria Intxixu jatetxean. 19:00etan, Mariposas en el hierro dokumentala, udaletxeko areto nagusian. Bertan izango dira Bertha Gaztelumendi zuzendaria eta Tamara Muruetagoiena protagonistetako bat eta solasaldia egingo dute herritarrekin.
  • Martxoak 16, larunbata: 10:00etatik 14:00etara, autodefentsa tailerra, Elorsoro kiroldegian. Ondoren, bazkaria Girizia elkartean. 16:00etatik 20:00etara, autodefentsa tailerraren jarraipena, Elorsoron.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.