Rossiniren 'La Cenerentola' oholtzaratuko dute Irunen

'Mari Errauskin' opera

‘Mari Errauskin’ opera

Larunbatean eta igandean (martxoaren 2an eta 3an) Gioachino Rossiniren La Cenerentola (Mari Errauskin) opera komikoa taularatuko dute Luis Mariano Lirika Elkarteak antolatuta. Bi saioak Amaia Kultur Zentroan izango dira, 19:00etatik aurrera. Sarrera orokorrak 30 euro balio du, 24 euro bazkideentzat eta 5 euro 30 urtetik beherakoentzat. Rossiniren La Cenerentolak istorio tradizionalari aldaketak egin zizkion. Amaordearen ordez aitaordea agertzen da istorioan, maitagarria ordez printzearen filosofo tutorea ageri da eta Mari Errauskinek ez du kristalezko zapata galtzen, besoko bat baizik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.