'Hizkuntza bat, lotura bat' gaiaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dituzte
Hendaia Euskaraz-en barruan Hizkuntza bat, lotura bat ekimena antolatu dute. Horren haritik, lau ekitaldi prestatu dituzte, lehenengoa martxoaren 13an izango da. Fernando Morillo idazle azpeitiarrarekin topaketa bat izango da mediatekan, 15:00etan.
Hurrengoa martxoaren 16an izango da. Mariluz Esteban EHUko Antopologian doktore denak feminismoaren inguruan hitzaldi bat emango du mediatekan, 18:00etan. Eta txikientzat bi ikuskizun prestatu dituzte: Lodikroko, martxoaren 20an, 15:30ean; eta Ipuinaldia Xan Errotabehererekin, martxoaren 23an, 11:00etan.
Hizkuntza “ohoratuko” da
Olerkarien Udaberriarekin eta Olerki txapelketa elebidunarekin hizkuntza “ohoratuko” dela nabarmendu du herriko etxetik, “baita frankofoniaren astearekin ere”. Horrez gain, irakurleek eleberri laburrak idazteko estiloa idazteko aukera izango dute, Departamenduko Liburutegiak erakusketa aretoan proposatzen duen erakusketari esker.
Bestalde, Copet irakasle eta psikologoarekin bukatu da erronda. aitatxi-amatxi eta biloben belaunaldien arteko loturaz arituko da, “Aitatxi-amatxiak: partekatu beharreko jakintza” hitzaldian. Martxoaren 22an izango da hori, 18:00etatik aurrera.